LetrARTean metodologia

Dokumentu honetan ekitaldian eramango den metodologia zehazten da.

Need behar dut

Pertsona bakoitzak txartel bat jasoko du. Txartel horretan LetrARTearen helburu orokorrak eta informazio praktioaz gain, taula bat egongo da. Bakoitzak dabilen proiektu edo proiektuen izenak jarriko ditu bertan. Ondoren laguntza edo kezkak dituzten proiektuen pertsona arduraduna aterako da. Bere proiektua 5minututan deskribatuko du, dituen kezkak edo beharrak aipatuz eta orduan.

  • Bertan dagoen jendearen feedback-a jasoko du zuzenean.
  • Bere txartela pasako du jendearen artean eta laguntzeko prest dagoen jendeak bere kontaktuaren informazioa idatziko du.

Honela proiektuaren aurkezleak jendearen iritzia jasotzeaz gain, ekitalditik kanpo ere laguntza edo harreman horiek eramango ditu.

Talk Ttakun

Jorratuko diren gai ezberdinetako koordinatzaile bat egongo da. Hasieran koordinatzaile horiek 5minutuko sarrera bat egingo dute bere gaiaren inguruan. Erantzunak baino, kezkak, dudak, iritziak botako dituzte. Hauek ondorengo eztabaidetako mamia izan daitezke.

Sarrera hitzaldiak entzun ondoren, bakoitzak bere gaiarekin erlazionaturiko mahai bat aukeratuko du.

Gai bakoitzeko mahai bat sortuko da eta mahai horietan, sarrerako informazioa, entzun diren proiektuak eta bakoitzaren iritzien bidez panel bat osatu beharko da.

Panel horretan kolorezko kode bat erabiliz, gai bakoitzaren Erronkak, Pausoak/Ideiak, Proiektu interesgarriak definitu beharko dira.

Amaitzean mahaiak bozeramaile bat aukeratu beharko du. Bozeramaile hori ezingo da koordinatzailea izan eta taldeak erabakitzen duen moduan aukeratua izango da. Bozeramaile horren lana talde lanean egindako hori adieraztea izango da. Hau dena jada orokorrean egin beharko da.

Talka globala

Talde ezberdinek egindako lanak denek entzun ondoren. Lan horien arteko loturak eta batez ere talkak detektatzen saiatuko gara. Horretarako pertsona batek entzundakoaren arabera eta bertan daudenen laguntzaz, ateratako kontzeptuen laburpen bat egingo du arbela batean.

Detektatutako talken inguruan hasiko da eztabaida, eztabaida honek ez du mugarik izango (denborak ezartzen dituenak bakarrik) ezta ondoriorik ere.

Bakoitzari bere ondorioak ateratzea eskatuko zaio eta horiek publiko egiten baditu, materiala gordetzen den webgunean erreferentziatzea ere eskatuko da.

Eztabaidak era informal batean jarraituko du, janari artean.

 
Itzuli gora
metodologia.txt · Azken aldaketa: 2009/12/26 14:20 egilea: teketen
 
 
CC Attribution-Share Alike 3.0 Unported chimeric.de = chi`s home Valid CSS Driven by DokuWiki do yourself a favour and use a real browser - get firefox!! Recent changes RSS feed Valid XHTML 1.0